ESKERRIK ASKO EUSKARAREN TAUPADA IZATEAGATIK!

Atzo, Abenduak 3, euskararen eguna ospatu genuen gure ikastetxean lehen aldiz.

Ekitaldi ugari izan genituen, hala nola, Iraia Iturregui, Athletikeko nesken kapitaina,gurekin egon zen kirolaz hitz egiten.

Surflari bat ere izan genuen, Eneko Acero. Honez gain, D.B.H.ko ikasleek antzerki laburrak prestatu zituzten haur-hezkuntzako ikasleentzat, eta ipuin kontaketak ere.

Haur Hezkuntzako ikasleek sukaldaritzan aritu ziren eta gozo-gozo zeuden “txori-pan” piloa egin zuten bai beraientzako eta baita lehen eta bigarren mailako ikasleentzat 5.mailako ikasleek bi ipuin antzeztu zituzten Lehen Hezkuntzako ikasleentzat eta arratsaldean, Lehen Hezkuntzako ikasle guztiek Euskal Dantzen erakustaldi bat antolatu zuten musikazko irakaslearen eskutik.

Txokolatada batekin amaitu genuen jaialdia.

                                                                  Datorren urte arte!

Phone: 94 491 03 92
Fax: 94 460 02 93
C/ Estrada de Goñi, 3
48993 Getxo